Igoa eta Mariñelarena Malerrekan txapeldun

Guaixe 2012ko martxoaren 1a

Erreka elkarteak hamargarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketako finalak otsailaren 25ean jokatu ziren. Guztira 184 bikote aritu dira txapelketa honetan, horien artean sakandar ugari.Larunbatean jokatu zen lehen partida Igoa-Mariñelarena eta Iriondo-Ibarrondoren artekoa izan zen. Aldabidekoak ongi moldatu ziren eta akaberan 10ean utzi zituzten Orozkokoak, txapela Etxarri aldera ekarriz.Sari banaketan, besteak beste, Iker Arretxe eta Aritz Begino pilotari profesionalak egon ziren. Finalen ondoren, guztiek bazkari ederraz gozatzeko aukera izan zuten.