Palindromoekin jolasean

Guaixe 2012ko martxoaren 1a

Jolaserako zenbait aukera ematen ditu hizkuntza. Horietako bat da palindromoak egitea, hau da, bi aldetatik berdin irakurtzen diren hitz edo esaldia sortzea. Arrasate Euskaldun Dezagun euskaldunon elkarteak 2. Euskarazko palindromo lehiaketa antolatu du. Euskal Herriko zenbait txokotatik jaso dituzte palindromoak: Donostia, Azkoitia, Aretxabaleta, Zumarraga, Oiartzun, Lizarra, Alegi, Gasteiz... baita Etxarri Aranaztik ere. Jose Luis Erdozia etxarriarrak ondoko palindromoa asmatu du: "Iza(h)na izan ala nazian (h)azi!". 61 palindromoen artetik epaimahaiak Aretxabaletako Juan Mari Agirreurretari eman dio saria ondoko palindromoagatik: "Animatuta bazen, ezabatuta mina!". Debako Txindurri-Iturri Nekazal turismoan bi lagunendako sagardotegi afaria eta gaua irabazi du.