Vendetta zuzenekotarako prest

Guaixe 2012ko martxoaren 3a

A muerte bira Etxarrira iritsiko da gaurVendetta taldea lanera itzuli zen joan zen asteburuan. Bi hilabeteko atsedenaren ondoren, sakandarrak zuzenekoen egarri zeuden, eta gogotsu ekin diote A muerte birari. Gaur iluntzean etxeko zaleen aurrean joko dute, Etxarriko Gaztetxean. Musika festa DJ Txok borobilduko du.Ska odoleanVendetta taldeko kideek odolean daramate ska erritmoa. Hori erakusten du haien ibilbideak. Luisillo Kalandraka etxarriarra eta Javiero Etxeberria ska Euskal Herrian zabaldu zuen Skalariak taldetik datoz. 2008an egitasmo berria osatu zutenean skazaletasunaz kutsatu zituzten kide berriak, Peio Reparaz arbizuarra, Ruben Anton eta Enriko Vibrato. Horrela sortu zen Vendetta taldea. 2009an argitaratu zuten lehen diskoa, taldearen izenarekin. The Selecter-en Everyday (Hertzainak taldeak Egunero izenarekin bertsionatua) edo Jack Marchall-en The munsters tema ezagunen bertsioek dantzan jarri zuten Euskal Herria. Taldearen aurkezpen bira Europako zenbait herrialdetara iritsi zen.2011n sakandarrek Puro infierno diskoa kaleratu zuten. Bertsiorik eta ia kolaboraziorik gabe, Peio Reparazen esanetan bigarren diskoa "% 100 Vendetta" da. Lehen diskoko ska eta rock oinarria galdu gabe, lekua egin diote erritmo berriei eta abesti lasai eta lirikoei. Sakanako taldeak oraindik ere gauza berriak emateko dituela erakutsi du. A muerte biraVendetta zuzeneko taldea da. Horregatik, plazaz plaza eta jaialdiz jaialdi aurkeztu dute bigarren diskoa. Joan zen urteko udaberritik abendura arte kontzertu andana eskaini dute Euskal Herrian, Katalunian, Espainian eta Europan barna. Bi hilabeteko atsedenaren ondoren, atzera ere lanera itzuli dira. Getxon mustu zuten bira, jendetzaren aurrean. Gaur Etxarrin jo ondoren, datorren astean Andaluziako bidea hartuko dute. Martxoa lanez gainezka dute.