Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarriarrak 3. minutuan ateratako korner baten bidez aurreratu ziren markagailuan eta atsedenaldira arte errentari eutsi zioten. Iruntxikoek, saiatu baziren ere, ez zuten berdintzerik lortu. 20 minuturen faltan, etxekoen atezainak urrundutako baloi batek presioa egitera joandako etxarriar baten bizkarrean jo eta horrela lortu zen akaberako 0 eta 2koa. Emaitza horren ondoren Etxarri Aranatz 8. da sailkapenean eta 41 puntu ditu, Beti Onak liderrak baino 34 gutxiago. Hain zuzen ere, Atarrabiako taldea izanen da asteburuan San Donato futbol zelaian.