Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean, maiatzaren 1ean, sartuko da lehian Etxarri Aranazko aizkolari handia. Lazkaoko Herriko plazan dago hitzordua jarrita, 13:00etan. Floren Nazabalek iaz ez zuen lehiaketa honetan parte hartu, baina duela bi urte txapela jantzi zuen. Etxarriarrarekin batera Lazkaon lehiatuko dira Iñaki Azurmendi, Jesus Mari Mujika eta igandean Berako proban bigarren gelditzen den aizkolaria. Guztiek ere bost lan egin beharko dituzte: kolpeka 45 ontzako enborra moztu; erlojuaren kontra 45 ontzako enborrean; zutik 45 ontzako enborra moztu; abiaduran 60 ontzako enborrari ekin eta azkenik kana erdiko lau enbor erdibitu.