Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egun euritsuan Etxarri Aranatzek 3 eta 1 irabazi zion Antsoaingo Gazte Berriak taldeari. Etxarriarrak joko ona eginez atsedenaldira gol pare bateko errentarekin joan zen. Bigarren zatian gol aukerak sortu bai baina ate aurrean ez zuten asmatzen. Azkenean, 3.a ere sartu zuen Etxarri Aranatzek. Azken kontraerasoan bisitariek ohorezko gola lortu zuten. Etxarri 7. da sailkapenean 44 punturekin. San Juanen kontra neurtuko dira etxarriarrak hurrengo jardunaldian. Iruindarrak 36 punturekin 11. postuan daude sailkatuta.