Isunak ordaintzeko hainbat ekimen

Guaixe 2012ko maiatzaren 2a

Etxarri Aranatzen plataforma bat sortu berri da isunak ordaindu behar dituzten gazteei laguntza emateko, ordaindu beharrekoa "krisi garai honetan eta gazteen poltsikorako kopuru handi" delako. Herrian "askatasun lehian ezagunak diren gazteak dira isunak jaso dituzten denak". Isunak jartzea estatuen errepresioaren aurpegietako bat dela nabarmendu dute plataformatik. Plataformatik iragarri dute hurrengo asteetan dirua biltzeko mahaiak, pegatinak, kamisetak eta beste zabalduko dituztela. Plataformako kideek, bide batez, aurrez eskertu nahi izan dute eskuzabala izanen den herritarren erantzuna. "Erantzun hori izanen da herri honek bere askatasunerako daraman borrokaren ezaugarrietako bat".