Hiru sari Artiedak ekoiztutako filmarendako

Guaixe 2012ko maiatzaren 2a

Lucy Molloyk zuzendu eta Maite Artieda Barrosok ekoiztutako Una noche filmak 3 sari eskuratu ditu Tribecako zinema jaialdian, New Yorken: zuzendari hasberri onenarena, gizonezko aktore onenarena eta fotografia onenarena. Etxarriarrak ekoiztutako filma aurtengo Berlinale film jaialdian mustu zen, harrera onarekin.