Mendeurren baterako musika

Guaixe 2012ko mai. 4a, 11:32

Etxarri Aranazko abesbatzak larunbatean kontzertua eskainiko du herriko elizan. Eraikinean dagoen organoa mustu zutela 100 urte bete direla eta kontzertu berezia eskainiko du abesbatzak.  Mendeurrena ospatzeko kontzertuaren lehen zatian Etxarri Aranazko abesbatzak hiru obra eskainiko ditu, Pablo Fernandez organistaren parte-hartzearekin. Azken hori izanen da ondorengo obrak interpretatzeaz arduratuko dena. Emanaldia despeditzeko, abesbatza ariko da.Pablo Fernandez organistak Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan jaso zituen pianoko ikasketak eta gaur egun ere bertan burutzen ditu organoko ikasketak. Azken urte hauetan organorako hainbat musika ziklotan parte hartu du, parrokia ezberdinetako organista izan da, eta maiz aritu izan da Iruñeko Orfeoiaren organista laguntzaile lanetan.

Programa
1. Four latin motets. Edward Elgar (1857-1934)    - Ave Maria    - Ave Maris Stella
2. Missa Secunda Pontificalis. Lorenzo Perosi (1872-1956)    - Kyrie    - Gloria
3. Tu es Petrus. Hilarión Eslava (1807-1878)
4. Aria detto Balletto. G. Frescobaldi (1583-1643)
5. Dos corales de la Pasión según San Mateo. J. S. Bach (1685-1750)
6. Jesu Leiden, Pein und Tod. J. G. Walther (1684-1748)
7. Música para los Reales Fuegos Artificiales. G. F. Händel (1685-1759)
8. O magnum misterium. Tomas Luis de Victoria (1548-1611)
9. Jaun Handiak Ikus’ Azue. Alberto Mitxelena (1904-2000)
10. Abendlied. Josef Rheinberger (1839-1901)   
11. Dies Irae. Feipe Gorriti (1839-1896)
12. Richte mit, Gott (Salmo 43). Felix Mendelssohn (1809-1847)
Organoa: Pablo Fernandez Etxeberria.
Zuzendariak: Xabier Garciandia eta Jose Luis Maiza.

Organoa
Etxarri Aranazko elizan gaur egun aurkitzen den organoaren eraikuntza Zaragozako "Roqués e Hijos" etxeari enkargatu zitzaion, eta 1912. urtean izan zen inauguratua. 100 urtetan pertsona ugari izan dira organista aritu izan direnak, haien artean: D. Hilario Bereciartua, D. Ángel Ascunce, D. Juan Gayarre, D. Santiago Lasa, D. Francisco Urrestarazu, D. José Botellas, D. Julián Macicior, D. Pedro Apecechea, D. Francisco Villanueva eta gaur egun aritzen den organista D. Alfonso Carlos Ondarra.