Ahozko ondarearen bilketaren jendaurreko aurkezpena

Guaixe 2012ko maiatzaren 4a

30 etxarriarri egindako elkarrizketetatik sortutako lana aurkeztuko dute igandean, 13:00etan, kultur etxeanNafarroako Unibertsitate Publikoa Nafarroako Ondare Ez Materialaren edo Ahozko Ondarearen artxiboa osatzen ari da, ahozko ondareren ikus-entzunezko, idatzizko eta multimedia artxiboa osatzeko asmoz. Herriz herriko bilketa Etxarri Aranatzera iritsi da. 30 gizon-emakume heldu elkarrizketatu dituzte, XX. mende hasieran bizimodua nolakoa zen aztertzeko.Elkarrizketa horretatik sortutako lana da etzi ezagutzeko aukera izanen dena. Udaletik lan horretan jasotzen diren kontakizunak "etxarriko herriarendako ahozko ondare ez-material baliagarria" direla nabarmendu dute. Egitasmoa aurrera eraman duten guztiak zoriontzearekin batera, igandeko aurkezpenera joateko gonbitea egin du Etxarri Aranazko Udalak. Elkarrizketatuak Emakumezkoak: Antonia Mendiola Larrañaga, Dolores Lopez de Sabando Arruabarrena, Angelita Ezkerra Belza, Juani Carrera Maiza, Asuncion Razkin Imaz, Esther Mañeru Igoa, Nati Jauregi Ezkurdia, Alejandra Imaz Sanz, Carmen Goñi Insausti, Inocencia Markotegi Razkin, Rafaela Ijurra Gamboa, Lucia Ijurko Mendiola, Catalina Tabar Juanche, Antonina Barrikarte Zolina eta Hilaria Lizarraga Igoa.Gizonezkoak: Manuel Mundiñano Ezkutari, Felix Igoa Garziandia, Jesus Amado Larraza Lizarraga, Esteban Mundiñano Fernandez, Bautista Barandalla Beltza, Jose Mari Fernandino Jaka, Pedro Nazabal Goñi, Javier Mauleon Ijurra, Manolo Campos Castresana, Vicente Miranda Mundiñano, Jose Mari Razkin Agirre, Gregorio Goñi Lazkano, Patxi Goena Garziandia, Robustiano Escala Huizi eta Lizarragabengoako Juan Flores Galarza eta Jacinto Garmendia Agirre.