Nazabalen erakustaldia Lazkaon

Guaixe 2012ko maiatzaren 3a

Iaz lehiaketa horretan eta aurtengo binakakoan parte hartu gabe gelditu ondoren, erakustaldia emanez itzuli da Floren Nazabal lehiaketara. Lazkaon hurrengo kanporaketarako txartela eskuratu zuen. Iñaki Azurmendi, Jesus Mari Mujika eta Senosiain I.arekin lehiatu zen. Egindako lanari dagokionez, 45 ontzako enborra zeinek kolpe gutxienetan moztu, horrela hasi zen lehia. Nazabalek eta Mujikak 33na berdindu zuten. Erlojuaren kontra 45 ontzako enborra Azurmendik eta Senosiain I.ak moztu zuten azkarren, 41 segundoan. Nazabalek 45 behar izan zituen. Hirugarren lana, 45 ontzako enborra zutik mozten lehena Etxarriko aizkolaria izan zen, 54 segundotan. Azken aurreko lanean, 60 ontzako enborra motzen lehena Nazabal izan zen, 2:03ko markarekin. Azkenik, kana erdiko lau enbor erdibitzen lehena etxarriarra izan zen, 7:33ko denbora eginez.