Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak izendapen hori eman zion Etxarri Aranazko haritz bati, auntzetxerako bide ondoan dagoena. Antza ineztura batek jo du aparteko zuhaitz hori eta bitan erdibitu du, bi zatiak lurra botaz. Barrutik usteldua egonen zen eta barrutik su hartu zuen eta ondoren bitan zatituko zen. Berriak etxarriarren artean jakin-min handia sortu du. Zuhaitzak bi helburu nagusi lortzeko sartzen dira monumentu naturalen katalogoan: alde batetik onuragarritzat jotzen da halako zuhaitzak kontserbatzea; bestetik, jendeak aparteko zuhaitz horiek ezagutu eta maite ditzan eta bidenabar zuhaitz guztiak, basoak eta, oro har, natura errespeta dezan lortu nahi da.Sakanan 6Nafarroan natur monumentu izendapena duten 47 zuhaitz edo talde daude eta haietatik sei Sakanan daude: Irañetako bost haritz (bargan, basoko etxe ondoan) eta Otsoportilloko hagina. Etxarri Aranazko haritza hil da eta zerrendatik aterako dute. Aurretik gauza bera egin zuten Lakuntzako Paraguardasol pagoarekin.