Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kultur munduan aipagarriak diren pertsona edo erakundeen ibilbidea aitortzeko ematen du urtero Nafarroako Gobernuak Kulturaren Vianako Printzearen Saria. Aurten 7 hautagaitza aurkeztu dira. Eta horien artean dago Luis Bakaikoa Martich organo-jotzaile eta konpositorea. Etxarriarra (1920) apaiza, musikaria eta konpositorea da. Piano, organo eta kantuko kontzertuak eman ditu Paris, Erroma, Buenos Aires, Los Angeles, San Francisco edo New York-en, eta zenbait sari lortu du; haien artean nabarmendu daitezke, Paulino Caballero Saria piano-espezialitatean eta Organoaren Estatuko Lehen Sari Berezia. Gainontzeko hautagaiakJesus-Rodrigo Bosqued Fajardo ikerlaria; Flamarique Ahizpak; Jose Maria Goikoetxea Aizkorbe konpositorea; Antonio Lopez Garcia pintorea; Pedro Lozano Bartolozzi kazetari, idazle eta unibertsitateko irakasle emeritua eta Cesar Oroz Martija marrazkilari eta umorista.