Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udal batzordeen funtzionamendua arautuko duen erreglamendua adosteko lanean egon dira hainbat etxarriar aurreko asteetan. Haren bidez Etxarri Aranazko Udaleko batzordeak herritarrei ireki eta etxarriarrek batzordeetan parte hartzeko bide eman nahi izan da. Lan hori despedituta udal batzordeak martxan jarriko dira. Parte-hartze lantaldeak, etxarriaranhaztenek, etxarriarrak batzordeetara joatera gonbidatu ditu: "aukeratu ezazu gustuko duzun gaia, animatu eta parte-hartu!" Gaurtik aurrera hainbat aurkezpen izanen dira udaletxean . EgitarauaEmakumea. Gaur, osteguna, 19:30ean. Euskara. Maiatzaren 15ean, asteartean, 20:00etan. Parte-hartzea. Maiatzaren 17an, ostegunean, 18:00etan. Festa batzordea / Sozio-ekonomia. Maiatzaren 24an, ostegunean, 20:00etan. Ingurumena eta basogintza. Maiatzaren 31n, ostegunean, 20:00etan. Gazteria. Garagarrilaren 1ean, ostiralean, 19:00etan. Hirigintza. Garagarrilaren 27an, asteazkenean, 20:00etan.