Nazabal finalerditan

Guaixe 2012ko maiatzaren 11

Bihar, larunbata eguerdian, Urduñan txapelketako aurreneko final erdia jokatuko da. Floren Nazabal eta Donato Larretxea neurtuko dira. Azken honek igandean Ataungo proba irabazi zuen. Biek ere bost lan egin beharko dituzte: 45 ontzako enborra zeinek kolpe gutxienetan moztu; erlojuaren kontra 45 ontzako enborra ahalik eta azkarren moztu; 45 ontzako enborra zutik moztu; 60 ontzako enborra moztu eta, despeditzeko, kana erdiko lau enbor erdibitu.