Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aldeak adostuta, Iruñeko I. Zigor epaitegiak, urte bateko zigor espetxea jarri dio urdiandar bati Etxarriko alkatea jotzeagatik, haserraldiaren salbueslea kontuan izanik. Epaileak erabaki du espetxe zigorra bertan behera uztea bi urtetan, baldin eta epe horretan zigortuak ez badu deliturik betetzen. Epaitutako gertaerak ilbeltzaren 25ean izan ziren, 10:30ean, alkatearen bulegoan. Udal agintariak obra bat geldiarazteko agindua jakinarazi zion eta urdiaindarra "altxatu, bular parean arropetatik heldu eta bulegoko altzarien kontra bortizki astindu zuen; bitartean, oihuka, iraindu eta mehatxatu egin zuen". Oihuak entzutean udaleko zenbait langilek atea zabaldu zuten eta orduan askatu zuen. Epaiak dio erasoaren ondoren alkateak ez zuela zauririk izan.