Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzarekin batera musika zikloa antolatzen du Etxarri Aranazko Udalak. Aurten Etxarri 2012 ekimenaren laguntza izan du. Aurtengo musikaldia Doinuz ere bagara lelopean prestatu da. Antolatzaileek azaldu dutenez, hurrengo kontzertuen "helburua Euskal Herriaren antzera estaturik gabeko nazio direnen aldarrikapena eta aitortza egitea da. Haien nortasun eta kultura propioa izanik aitortu gabeko Herri direnen kultura eta musikak gurera ekartzea". Hala, Galiza, Irlanda, Euskal Herria eta Kataluniako musikarien emanaldiekin gozatzeko aukera izanen da hurrengo lau igandeetan. Os d´abaixo (Galiza)Maiatzaren 20an, igandean, 19:00etanGaliziako musika tradizionala egiten du taldea. Urtetako eskarmentua duten musikariek 2009an sortu zuten taldea. Galiziako musika eta dantza tradizionalak gozatzeko eta parte hartzeko espazio berriak sortzeko helburua du. Conpostelako Santiago ibarrean dantzaldiak eta festa tradizionalak indartzeko helburua du. Grainne HollandMaiatzaren 27an, igandean, 19:00etanIrlandar musika tradizionaleko talentu handiko abeslari gaztea, ahots ederrekoa eta indar zoragarrikoa. Txikitatik hizkuntza eta musika gaelikoarekin lotuta, iaz karrikaratu zuen aurreneko diskoa. Juan Mari BeltranGaragarrilaren 3an, igandean, 19:00etanEtxarriarra sortzez, lurrarekiko lotura pozgarria, askea, duen musika islatuko du plazan. 7 urterekin Etxarriko bandan hasi zenetik, 40 urteko musika ibilbidea ondu du Beltranek, hamar disko grabatu eta hamaika musikarirekin lan egin du. Multinstrumentista iaioa da.RiuGaragarrilaren 10ean, igandean, 19:00etan Bost musikarik osatzen dute taldea. 2010az geroztik Herrialde Katalanetako musika tradizionala ikuspuntu berritzaile batetik lantzen ari dira.