Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatzen abestu gabe 16 urte eman eta gero, txalo zaparradarekin hartu zuten larunbatean Iruñeko Orfeoia Etxarri Aranazko elizan. Oraindik ere txalo gehiago jaso zituen zuzendariak, Igor Ijurra etxarriarrak. Emanaldian Lorenzo Ondarra zendu berria omendu zuten, dakiten moduan, bere obrak kantatuz. Gainera, Amerikako Estatu Batuetara eramanen duten errepertorioaren aleak ere entzungai izan ziren larunbatean, Atlantida edo Carmina Buranako pasarteak. Azken horren pasarte sendoak publikoaren gozagarri izan ziren.