Etxarri Aranazko abesbatza Con voz propia zikloan

Guaixe 2012ko maiatzaren 24a

Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatu du zikloa. Kalitate handiko eta ahots propioa duten 4 abesbatzaren emanaldiek osatuko dute zikloa: Elkhos ahots-elkarteak, Iruñeko katedraleko Musika kapera, bi haur abesbatzak eta Etxarri Aranazko abesbatza. Emanaldiak Iruñeko katedraleko errefektorio aretoan. Etxarriarrek garagarrilaren 23an abestuko dute. Xabier Garziandiak eta Jose Luis Maizak zuzenduta, besteak beste, Mendelssohn, Aita Donostia edota zendu berri den Lorenzo Ondarraren obrak kantatuko dituzte.