Historia eta futbola elkartuko dira bihar. Etxarri Aranatz herriaren 700. Urteurrena ospatzeko, Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak eta Etxarri2012 ekimenak haurren mailako futbol torneo ederra antolatu dute biharko, ekainaren 9rako, San Donato futbol Zelaian. Goizeko 10:00etan hasiko da torneoa eta arratsaldera arte luzatuko da. Guztira sei klub ariko dira, bi multzotan banatuta. A taldean Osasuna, Oberena eta Beasain ariko dira, eta B taldean Real Sociedad, Etxarri Aranatz eta Real Union. Multzo bakoitzaren barruan ligaxka jokatu eta gero, multzo bakoitzeko bi talde onenak final handian lehiatuko dira. Haurren mailako klub onak lehian ikusteko aukera izango da Etxarrin. Torneoak larunbat polita pasatzea ahalbideratuko du. San Donato futbol zelaian taberna jarriko dute eta mokadutxoren bat hartzeko aukera izango da ere.