700 urteurreneko Torneoa Osasunarendako

Guaixe 2012ko ekainaren 12a

Etxarri Aranatz herriaren 700. Urteurrena ospatzeko, Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak eta Etxarri2012 ekimenak haurren mailako futbol torneoa antolatu zuten San Donato futbol Zelaian. Guztira sei klub aritu ziren, bi multzotan banatuta. A multzoan Osasuna, Oberena eta Beasain, eta B taldean Real Sociedad, Etxarri Aranatz eta Real Union. Torneoa goizean hasi eta egun guztian barna luzatu zen. Azkenean, Errealak eta Osasunak jokatu zuten finala, eta talde gorritxoa izan zen garailea. Haien atzetik sailkatu ziren Beasain, Real Union, Oberena eta Etxarri. Errealeko Iker Fernandezek jokalari onenaren saria jaso zuen eta Osasunako Javierrek atezain onenarena. Futbolaz gozatzeko egun polita izan zen larunbatekoa. Egiarreta - La Guan, final handiaEgiarretako futbol 7 txapelketan bukatzear dago. Asteburuan finalerdiak jokatu eta gero, larunbatean, ekainaren 16an, final handiak jokatuko dira. Aurten 8 taldek parte hartu dute Izurdiagako kontzejuak eta Arakilgo Udalak antolatutako txapelketan, baina soilik bat izango da txapelduna: Egiarreta edo Irurtzungo La Guan. Final handia larunbatean jokatuko da. Sariak eta afariaTxapelketan parte hartu duten talde guztiek trofeoa jasoko dute. Txapeldunak 500 euro eskuratuko ditu, txapeldunordeak 300 euro, eta hirugarren sailkatuak 200 euro. Horretaz gain, antolakuntzak beste hainbat sari banatuko ditu: kiroltasunari saria (taldeari eta jokalariari), arbitro onena, gol gehien sartu duen jokalaria, atezain baloratuena eta jokalari baliotsuena. Sariak eta trofeoak finalaren ondoren banatuko dira, Izurdiagako Kontzejuan. Ondoren afaria izango da txapelketan parte hartu duten talde guztietako jokalari, entrenatzaile, arbitro, babesle eta nahi duten zaletuendako. Finalerdietako emaitzak:Hiriberri 1 - Egiarreta 2La Guan 1 - La Txu 0Finalak (Larunbatean, ekainak 16, Izurdiagan)16:30ean: 3. eta 4. postuak zehazteko lehia: Hiriberri - La Txu18:00etan, final handia: Egiarreta - La GuanOndoren sari ematea eta afaria