Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Batzuk oraindik herenegungo, San Kirikoko, ajea pasa gabe izanen dutela, biharkoan San Adrian ospatuko dute etxarriarrek. Ohi bezala, 9:00ak aldera udal ordezkariek txistulariez lagunduta beheko basoko bidea hartuko dute. 10:30 aldera, udalak bildutakoei fritada eskainiko die (haragi gisatua eta zopa). Ardo kupelaren inguruan bilduko dira batzuk. Besteak, nor bere mahaian, bazkaria prestatzeko eta hizketan aritzeko. Eguerdian ermitan meza izanen da. Larunbata izanik jende asko etortzea espero liteke. Horrek bazkal garaian are beteago egotea ekarriko du. Baina handik, 18:00ak aldera jasoko dira batzuk, txistularien doinura jota edo porrusaldaren bat dantzatzeko. Dantzakiaren txanda iritsiko da ondoren. Gernikako arbola kantatu ondoren, herrirako bidean abiatuko dira etxarriarrak, kalejira amaigabean. Gauerdi aurretik herrira iritsiko dira, bidean majo afalduta batzuk. Ondoren, ordu txikietaraino segituko du festak. Udalaan gomendiyuekBiyerko festa dala ta Etxarri Aranazko Udalak zenbeit gomendiyo emanttu. Hoin artien do biyerko jatekuek gaur prestatzie gizon-emakumien artien, San Adrian egunien denok elkarrekin festas gozatzeko. Basue biher bezela kasueintzeko gomendiyuek de eman ttu udalak: kotxie al dan gutxine ibiltzie, biher dien gauzek yamateko ta herritik basua fan-etorriyek al dan gutxine izeteko; autuekin bidetik ez atia, ezpondak ez izurretzeko eta loye ez sortzeko; bide bazterrien aparkatzien, beste autuendako pasa utzi; bazkaye prestatzeko bizpahiru mehi artien su bakarra eittie; arbol txikiyaan onduen surik ez eittie eta sortutako zaborra bildu ta zakorrontzie botatzie. Atsaldien udaleko kamiona abiyetu aurreti autuek basoti atiatzeko gomendiyue eman dau, ze bestela harren atzeti fan berko da.