Kanpotxiki dermioan dagoen borda baten izkinak su hartu zuen larunbatean. Sua 22:00etan hasi zen egurtegi gisa erabiltzen zen aldean. Altsasuko eta Iruñeko parkeko suhiltzaileak gau osoa eta igandean egon ziren sua itzaltzen eta kontrolatzen, 50 metro luze dituen bordako egurtegia besterik ez kaltetzeko. Suak kaltetutako borda zatiko teilatua erori egin da eta egitura kaltetu du. Ez zen inor kaltetu. Foruzaingoa ikertzen ari da sutea. Etxarriar guztiek ikusteko aukera izan zuten sutea, San Adriango erromeriatik herrira bueltan zirenean, haren parean zeudelako.