Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Adrian egunean, larunbatean, basora festa ospatzera joan zirenak ermitan egindako pintaketak ikusteko aukera izan zuten, goiztiarrenek joan zirenak behintzat. Alkate, zinegotzi eta bi udal langileren kontrako iraina eta mehatxuak irakur zitezkeen: Fermin, Fausti, Joxi, Aitor... udaletxea. Putasemeak. Denak hil!!! batean eta bestean, Bildu zikin, kanpora!Aurreko hilabeteetan udaleko zinegotziak aipatzen zituzten pintaketa iraingarriak agertu dira Etxarri Aranazko paretetan, bitan behintzat bai. Larunbatekoa eta gero, "Etxarriko herri osoari egindako erasoa" delakoan, Etxarri Aranazko alkate Joxi Bakaikoak ezohiko udalbatza urgentea deitu du. Etzi, osteguna, izanen da 20:30ean. Alkatetza duen Bilduk jakinarazi duenez, udalbatza horretan adosteko asmoarekin adierazpen proposamen bat aurkeztuko du.