Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sagasetak luze eta zabal haren berri emanen badu ere, aurreratuko dugu Luis Lizarragakoa XV. mendeko jauntxo etxarriar bat zela. Albreteko Katalina eta Juan Nafarroakoa erregeen aldeko jarrera hartu zuen konkista izan zenean. Etxarri Aranazko jauregia berea zen eta bere jarreragatik kendu egin zioten. Lizarraga Nafarroako Erresuma bere erregeendako berreskuratzen ahalegindu zen. 1524an Hondarribin hil ze, gaztelarrek hiria setiatu zutenean. Xehetasun guztiak, esan bezala, biharko hitzaldian.