Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Garai eta estilo ugariko lan sakroak abestuko ditu larunbatean Etxarri Aranazko abesbatzak Iruñeko katedraleko jantokian. Kontzertuaren aurreneko zatian izanen da hori. Bigarren zatian, berriz, kantu espiritualak eta euskal folkloreko doinuak abestuko dituzte. Xabier Gartziandia eta Jose Luis Maiza izanen dira zuzendariak biharko kontzertuan. Emanaldia Con voz propia zikloaren baitan kokatzen da. Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatu du, herrialdeko koruen lana beste publiko batzuei erakusteko eta, aldi berean, maisu nafarrek musikari egin dieten ekarpena ezagutarazteko. Hala, Etxarri Aranazko abesbatzak Felipe Gorriti Osanbela uhartearraren konposizio bat kantatuko du. Zikloa iaz antolatu zen estreinakoz, Alcala de Henaresen. Orduan ere Etxarri Aranazko abesbatzak parte hartu zuen. Programa I. parteaMagnum Misterium, Tomás Luis De VictoriaLux Aurumque, Eric WhitacreDies Irae, Felipe Gorriti OsambelaRichte Mich, Gott, Felix Mendelson BartholdyEs Müssen Sich Freuen, F. Erhardt NiedtAlmighty God Of Our Fathers, Will JamesII. partea Shennandoah, James ErbWitness, Jack HalloranAitak Et’amak, Aita DonostiaJaun Handiak Ikus’azue, A. MitxelenaNi Ez Naiz Zomorroa, J. GuridiGure Dantza, Andoni Arregi