PPko zinegotziak gaur hartuko du kargua

Guaixe 2012ko uztailaren 2a

Legegintzaldiko urte bat pasa ondoren, PPko zinegotziak gaur hartuko du kargua Etxarri Aranatzen. Juan Antonio Extremera Apeztegia da bera eta pasa den urteko udal hauteskundeetan Berriobeitiko PPren zerrendan 13. izan zen. Alderdi Popularrak iazko udal hauteskundeetan 5 zinegotzi kargu lortu zituen Sakanan. Altsasukoa udala osatzerakoan jabetu zen karguaz. Baina Olatzagutia, Uharte Arakil eta Etxarri Aranazkoak azken aste hauetan eskuratu dute kargua. Gaurko bilkuran Kitz Mendiola ere zinegotzi postua eskuratuko du. Bilduko kideak Manuel Campos Araña ordezkatuko du. Azken horrek arrazoi pertsonalengatik eman du dimisioa.