Lanerako gogoz sortu da Herrira

Guaixe 2012ko uztailaren 2a

Larunbat eguerdian egindako bilkuran sortu zen Etxarri Aranatzen Herrira mugimendua, aurretik Arbizun eta Altsasun bezala. Etxarriko kultur etxean hainbat herritar bildu ziren. Mugimenduaren egitekoaz eta zergatiak errepasatu ondoren, informazio, ekimen eta ekonomia sostengu taldeak sortu ziren. Dagoeneko lanean hasi dira hiru taldeak eta haietakoren batean parte hartzeko gonbitea luzatu zieten etxarriarrei. Bestalde, izandako harremanen berri eman eta atxikimenduak agertu eta eskertu zituzten.