Udalak iazkoaren pareko aurrekontua du

Guaixe 2012ko uztailaren 5a

Joxi Bakaikoa alkateak esan digunez, iazko kopuruaren parekoa da. "Gastu sozialetan ez da murriztu eta zenbait partida sortu dira". Horien artean daude parte hartzeari edota Etxarriren sorreraren 7. mendeurrenera bideratutako diru poltsa. Etxarri Aranazko Udalak aurten 1.878.278,46 euro izanen ditu kudeatzeko. Bilduren aldeko botoekin onartu ziren aurrekontuak. NaBaik zenbait partidaren igoerarekin ados ez zegoelako kontra bozkatu zuen.Aurtengo aurreikusia zeuden Aldapasoroko sareak berritzeko lanak. 350.000 euroko inbertsioa egin behar zuen Etxarri Aranazko Udalak, baina Nafarroako Gobernuaren murrizketek lan hori bertan behera uztea ekarri du, "eta ez dakigu noiz eginen den" gaineratu du alkateak. Utzubar txikin eginen du aurten inbertsio lan handiena udalak. Zenbait urtetarako plangintza baten barruan aurten argindar eta ur sareak jarriko dituzte. Hurrengo urteetan espaloiak eta beste etorriko dira. Futbol zelai eta hilerri inguruan eginen diren lanetarako 160.000 euro bideratuko dira. Bestalde, udalak kreditu berririk eskatu ez duenez, banku eta kutxekiko zorpetzea txikitzen segitzen du. Zenbait partidaSaila                                         KopuruaParte hartzea                             12.000Musika eskola                            33.000Langabeak kontratatzeko          16.625Utzubar txikiko lanak               160.628Arluzepeko argiak                     10.500Abeltzaintza azpiegiturak          44.561,86Baso hobekuntza                      61.045,06Errekak hobetzeko proiektua    16.584,74Kultur programazioa                 46.000Festak                                       78.000Etxarri 2012                              10.000