Zubieta-Xala aukerekin Binakako Sanfermin Torneoan

Guaixe 2012ko uztailaren 9a

Binakako Sanfermin Torneoari primerako hasiera eman diote Aitor Zubietak eta Yves Salaberri "Xala"-k. Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisu 14 tantotan utzi zituzten. Hasieran partida nahiko orekatua izan zen, baina berehala Zubieta eta Xala abantaila hartzen hasi ziren, atzeko koadroetan Zubietak izandako nagusitasunarengatik bereziki. Zubieta Albisu baino gehiago izan zen eta aurreko koadroetan bikain mugitu zen Xala, merezitako garaipena lortuz. Itxura oso ona eman zuten Xalak eta Zubietak, eta aipatzekoa da etxarriarra partidako pilotaririk onena izan zela, atzeko koadroetan aginduz eta Xalari lana erraztuz. Garaipenak sekulako morala eman dio Etxarrikoari, azken partidak galdu eta gero moralez nahiko baxu baitzegoen.  Ostegun gauean Irujo-Merinoren kontra ariko dira Zubieta eta Xala. Ezkurdia gaur lanean. Gaur, Sanferminetako gaueko jaialdia ixten duen partidan, Joseba Ezkurdia arbizuarrak Ceciliorekin osatuko du bikoa, Urrutikoetxea eta Ibai Zabalaren kontra aritzeko.