Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar despedituko dira eguerdiro Iruñeko Foruen plazan antolatzen diren Sanferminetako herri kirol ekitaldiak eta txapelketak. Bihar, larunbatean, Sanferminetako azken egunean, Nafarroako 3. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatuko da. 10 aizkolari ariko dira lehian, tartean Aritz Goñi etxarriarra. Oier Kañamares, Esteban Pikabea, Eneko Saralegi, Angel Eraso, Julen Olano, Joxean Etxeberria, Migel Angel Etxeberria, Martin Telletxea eta Kenari Erasun izanen dira bere aurkariak. Bi kanaerdiko erdibitu beharko ditu bakoitzak. Onenek eginen dute aurrera.Ondoren Nafarroako gurdi altxatze txapelketa jokatuko dute Josetxo Urrutiak eta Lazaro Bujanek, eta Joxe Bikondoaren erakustaldia izanen da.