Aritz Goñi finalerako sailkatu da

Guaixe 2012ko uztailaren 18a

Sanferminetako azken egunean Nafarroako 3. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu zen. XXX aizkolari lehiatu ziren, 3 multzotan: Martin Telletxea, Oier Kañamares, Julen Olano eta Migel Angel Etxeberria, lehen multzoan; Esteban Pikabea, Kenari Erasun eta Migel Angel Eraso, bigarren multzoan; eta Eneko Saralegi, Joxean Etxeberria eta Aritz Goñi etxarriarra, hirugarren multzoan. Guztiek 2 kanaerdiko erdibitu behar zituzten. Denbora onenak, hain zuzen, hirugarren multzoan egin ziren. Eneko Saralegi izan zen probako azkarrena (5:43) eta Aritz Goñik bigarren denbora onena egin zuen (6:50). Haiekin batera Angel Erasok (7:06) eta Martin Telletxeak (7:35) lortuko dute uztailaren 28an Elizondoko jaietan jokatuko den Nafarroako 3. Mailako Aizkora Txapelketarako finalerako txartela.