Otxagabiaren kartelak iragarriko ditu Etxarriko festak

Guaixe 2012ko uztailaren 19a

Etxarriko festetan plazara izenburuko lanak iragarriko ditu aurten Etxarri Aranazko festak eta programaren azalean joanen da. Rakel Otxagabia Zubieta etxarriarrak egin du. Epaimahaiak hura aukeratu du lehiaketara aurkeztutako 8 kartelen artean. Hori helduen mailan izan da, baina beste lau maila ere izan dira. 12 eta 16 urte artekoen mailan 3 lan aurkeztu ziren lehiaketara eta Josu Mozo Villanueva lakuntzarrak aurkeztutakoak jaso du saria eta kontrazalean argitaratuko da. Lehen Hezkuntzako 4., 5.eta 6. mailetako ikasleek 49 lan aurkeztu dituzte. Epaimahaiak Maitena Bergerari eman diote saria. Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3 mailetakoen 35 lanen artean Emma Garziandiarena aukeratu dute epaileek eta, azkenik, Haur Hezkuntzako 30 kartel proposamenen artean Erkuden Saez de Adanak egindakoa izan da saritua.