Patxi Arratibel Gartziandia gaur aske geldituko da

Guaixe 2012ko uzt. 26a, 12:53

Bermea ordainduta eta hainbat kontrol neurrirekin, gaur aske geldituko da Patxi Arratibel Gartziandia. 18 hilabete eman ditu behin-behineko espetxealdian etarriarrak. Arratibel pasa den urteko ilbeltzaren 18an atxilotu zuen Guardia Zibilak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epaileak agindu eta zuzendu zuen  operazioan beste 4 pertsona atxilotu zituzten. Ekineko kide gisa ezker abertzaleko beste erakunde batean aritzea leporatzen dio epaileak eta, horregatik, "ETAko kide izatea edo harekin kolaboratzea" egotzi zien.

Tratu txarrak
Inkomunikatuta egon zen 5 egunetan Arratibeli hainbat aldiz buruan poltsa jarri ziotela eta kolpe ugari eman zizkiotela jakinarazi zuen AAMk. Horretaz gain, Arratibeli  senide eta hurbileko lagunekin mehatxu ugari egin zizkiotela eta bortxatzeko eta elektrodoak jartzeko imintzioak ere egin zizkiotela azaldu du AAMk.Etxarriarrak polizi deklarazio batean, bere sinaduraren ondoren aztnugal idatzi zuen. Hau da, laguntza atzekoz aldera idatzita. Arratibelek epaileari jakinarazi zion "babesik gabeko egoera izugarri horren aurrean, tortura saio gogorren erdian, laguntza behar zuela".