Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuko Berdintasun sailak festetan gizon eta emakumeen berdintasuna sustatzeko kanpaina egiten du urtero. Etxarri Aranazko Udalak aipatu kanpainan diseinatutako kartela sartu izan du festetako programan, baina aurten ez du hori eginen, ez daudelako ados kanpainan planteatutako eduki eta diseinuarekin. "Etxarriko Emakumeen Batzordean kartela ikusi genuenean erabateko haserrea sortu zitzaigun. Kartelean aukeratutako irudiek rol sexistak areagotzen dituzte eta jarrera estereotipatuak agertzen dira" nabarmendu dute. "Ez dugu gustuko eta gure erabateko desadostasuna helarazi nahi dugu. Horrela jakinarazi diogu Gobernuko Berdintasun Departamentuari" gaineratu dute. Horregatik, berdintasunaren aldeko kartel propioa landu du Etxarriko Udalak, euren ustez "eredu egokiagoa" islatzen duena eta festetako programan sartu dutena. Gainontzeko Udalei gonbiteaNafarroako Gobernuko berdintasunaren aldeko kartela Sakanako beste herri batzuetara iristen denez, Etxarri Aranazko Udalak gonbitea egin die kartel hori ez jarri eta Etxarri Aranatzen sortutakoa ipin dezaten. Halaber, Nafarroako Gobernuko Berdintasun Sailera euren desadostasuna adierazi dezatela eskatzen diete.