Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako 3. Mailako Aizkora Txapelketa1.Eneko Saralegi: 8:592.Angel Eraso: 10:253.Aritz Goñi: 11:514.Joxean Etxeberria II: 12:395.Martin Telletxea: 12:57Elizondoko festetan jokatu zen Nafarroako 3. Mailako Aizkora Txapelketako finala, larunbatean. Finalean sanferminetan sailkatutako bost aizkolari aritu ziren: Aritz Goñi etxarriarra, Eneko Saralegi, Eraso, Etxeberria II.a eta Telletxea. Aizkolari bakoitzak bi 45 ontzako eta bi kana-erdiko erdibitu behar izan zituen. Eneko Saralegi gailendu zen, erabateko nagusitasunez, Eraso bigarrenari ia minutu eta erdi atera eta gero. Aritz Goñi hobeto arituko zela espero zen, sanferminetan erakutsitako mailarekin bigarrena izango zela aurreikusten zen, baina ez zen horrela izan, Erasunek aurre hartu baitzion minutu eta erdiko tartea atereaz eta mailaz igotzeko aukera kenduaz. Horrela, Eneko Saralegi eta Eraso mailaz igo eta bigarren mailan ariko dira hurrengo denboraldian. Hirugarrena izan eta gero, 3. mailan jarraituko du etxarriarrak.