Euskaltelekoek Vuelta helburu

Guaixe 2012ko uztailaren 30a

Espainiako Vuelta da Euskaltel-Euskadi taldearen hurrengo helburu nagusia. Vuelta abuztuaren 18an hasiko da Iruñean. Talde laranjak esperantza handiak ditu Vueltako hirugarren etapan, Oiongoan, eta horregatik etapa hori aztertuko dute gaur Igor Antonek, Mikel Landak, Juanjo Orozek, Amets Txurrukak eta Gorka Verdugo etxarriarrak. Verdugo osatuta dago Tourrean izandako erorikoaz. Jakina denez, Igor Anton izango da Vueltarako Euskaltel-Euskadiko liderra. Vuelta behar bezala prestatzeko Getxon eta Burgoseko Itzulian ariko da.