Zanpantzar taldea elikatzen

Guaixe 2012ko irailaren 5a

Etxarriko zanpantzar taldean parte hartu nahi duenak aukera ezin hobea dauka. Taldea handitu nahian ikastaro azkarra antolatu dute irailerako. Interesatuak zuzenekorako prest egonen dira berehala. Etxarri 2012 ekimenak herriko sorreraren inguruan urriaren 5erako prestatzen ari den antzerkian parte hartzeko moduan egonen dira.  Kontaktua Interesatuek ondoko telefonora deitu behar dute eta entsegu egunak adostu: 615 756 667.