Etxarrik ahalik eta goien egon nahi du

Guaixe 2012ko irailaren 12a

Etxarriko futbol taldeak bihar hasiko du 2012-2013 denboraldia. Erregional mailako taldearen nobedade nagusia entrenatzaile berria da: etxarriarrek urtetan Altsasuko futbol taldean egon den Bernando Barrenetxearen agintera jokatuko dute aurten. Arretxeren eta Eduardo Elsoren tokia hartu du. Entrenatzaile berriak arerio gogorraren aurka mustuko du postua: larunbatean Amigo taldea hartuko dute etxean.Beteranoen eta gazteen orekaEtxarri Aranazko taldeak 23 futbolari ditu plantillan, "nahi baino txikiagoa, baina moldatzen gara" esan digu Eduardo Elso, joan zen urteko entrenatzaile eta futbol taldeko lehendakariak. Taldeak iazko oinarria mantentzen du, baina badira aurpegi berriak ere, "jubeniletatik igota Ekhi Etxeberria, Xabier Nabarro eta Amaiur Ginea, eta bere garaian taldea utzi eta itzulitakoak, Gentza Erdozia, Xabier Urrestarazu, Endika Jaka eta ni". Talde gaztea da, "30 urteko lau gaude, eta gainerakoak 18-28 urte artean daude". Horregatik, Etxarriko taldearen helburu nagusia "taldea egonkortzea" da. Alde horretatik, interesgarria da beteranoen eta gazteen arteko oreka, "gazteek indarra eta gogoa jartzen dute eta beteranoek lasaitasuna, kontrola" dio Elso lehendakariak.Lehendakariak azaldu digunez, erregionalek "ilusio askorekin eta gogotsu" daude. Horregatik, denboraldi ona egitea espero dute: "Ez gara planteatzen mailaz igotzea, baina bai ahalik eta goien egotea". Lanerako giro onaEtxarriko jokalariek ongi ezagutzen dute elkar, gehienak Etxarrikoak edo ingurukoak baitira eta gainerakoek, Rueda iruindarrak adibidez, urteak daramatzatelako taldean. Ondorioz, lanerako giro ona dute, "garrantzitsua da, ordu asko pasatzen baititugu elkarrekin". Aurre-denboraldian lau entrenamendu izan dituzte. Lagun arteko partiduak ere ez dira falta, besteak beste, Beasain eta Araiako taldean aurka. Erritmoa hartzean hirura jaitsi dituzte entrenamenduak, "entrenatzaileak besterik agintzen ez badu behintzat". Aurre-denboraldia bukatuta, dagoeneko lanerako prest daude. Kirol elkarteaEtxarriko kirol elkartean zortzi talde daude. erregionalak, jubenilak, kadeteak, infantiletan bi eta futbol zazpiko hiru. Horri Osasuna Fundazioarekin entrenatzen duten txikien taldea gehitu behar zaio. "Bost urtetik hasita afizionatutara, nahi duenak lekua du Etxarriko futbol taldean" dio Elsok. Talde horiek guztiak kudeatzeak lan handia du, "batez ere paperak eta mantentze-lanak". Horretaz arduratzen da zuzendaritza, joan zen urteko berbera. Gastuengatik galdetuta, "ekipamendu berria, gasoila eta mantenimendua" azpimarratzen du. Haiei aurre egiteko betiko babesleak dituzte. Chatarras y metales La Humedad nabarmendu nahi nuke" dio. Estu bada ere, moldatzen dira. Etxarri Aranatz 2012-2013JokalariakAtezainak: Urko Resano, Ekhi Etxeberria (jubeniletatik) eta Juan GorrizAtzelariak: Luis Goñi, Unai Artieda, Markel Azkona, Fran Urias, Ondatz Igoa, Xabier Nabarro (jubeniletatik), Unai Ijurko eta Juan Mendinueta.Erdilariak: Gentza Erdozia Asier Urkia, Mikel Goikoetxea, Amaiur Ginea (jubeniletatik), Xabier Urrestarazu, Alain Iriarte, Aritz Ikobaltzeta, Pablo Jauregi eta Endika Jaka.Aurrelariak: Javier Rueda, Asier Arratibel eta Eduardo ElsoEntrenatzailea: Fernando BarrenetxeaZuzendaritzaLehendakaria: Eduardo ElsoLehendakari ordea: Iñaki ElviraDiruzaina: Martin GoikoetxeaBokalak: Jose Guillorme, Fran Gomez, Xabier Errazkin, Mario Figeroa, Jose Javier Urkia eta Iosu Murgiondo.