Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren 5ean, feria aurreko ostiralean, Etxarrik 700 urte atzera eginen du. Hain zuzen, XIV. mendean, herria sortu zeneko garaian girotuta dago Beste 700 urte baietz antzerkia. Modu batera edo bestera, antzerkian etxarriar askok parte hartuko dute. Ekainean, San Adrian egunean, antzerkiaren aurrerapena egin zuten, ikusmin handia piztuz. Orain, taularatzeko hilabete eskax falta denean, salgai jarri dituzte sarrerak. AuzolanaEtxarri 2012 ekimenak, Etxarriko Udalaren laguntzarekin, zenbait jarduera antolatu ditu bi efemeride esanguratsu gogora ekartzeko: Etxarri sortu zeneko 700. urtemuga eta konkistaren bosgarren mendeurrena. Jarduera horien artean berezienetakoa izanen da antzerkia, batetik, herriaren historia ezagutzeko aukera ematen duelako eta, bestetik, herritar askoren lankidetzaren fruitua delako. Antzerkia buruan, udaberrian antzerki tailerra egin zuten zenbait herritarrek, Xabier Artiedak gidatuta. Etxarriko gaztearen zuzendaritzapean, 30 bat etxarriar aktore bihurtuko dira lehen aldiz. Bestalde, joskintza tailerra ere egin zen antzezleen arropak prestatzeko. Eszenografiaz ere herritarrak arduratu dira. Gidoia Jose Luis Erdoziak idatzi du eta, Artiedarekin batera, zuzendaritzan egonen da.SarrerakEtxarriko udaletxean salgai, 10 eurotan. Libretoa opari.