Etxarri Aranazko Udalak eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ) egunean jartzeko lanean dago. Batzorde bat sortu da eta dauden espedienteak banan- banan aztertzen ari dira. Bestalde, Joxi Bakaikua alkateak esan digu udalak kontribuzioaren kobratzea aurreratu egin duela agorrilean mailegu bat kendu eta horrela dirua aurrezteko. Kobratzea aurreratzeak udalaren ekonomiaren egoera okerraren inguruan sortu dituen esamesak ukatu nahi izan ditu horrela. Irailaren 3an egindako bilkuran Etxarri Aranazko Udalak osoko bilkuretako hizkuntza trataeraren inguruan aritu ziren zinegotziak. PPko zinegotzia ez beste guztiak euskaldunak dira eta orain arteko plenoetan itzuli egin diote Juan Antonio Extremera Apeztegiari. Etxarriar gehienak euskaldunak direla eta udala UEMA barruan dagoela kontuan izanik, alkatetzako taldeak, Bilduk, proposamena egin zion aurrekoan Extremerari: "prest gaude zuk euskara ikasteko plan bat egitea eta zuk nahi baduzu aurrera eramatea. Bitartean itzulpenekin segituko genuke". Alkateak esan digunez, Extremerak ez zuen erantzun argirik eman eta gaztelera erabiltzeko bere eskubidearen defentsa egin zuen. Popularrak aurrerago ematen duen erantzunaren zain gelditu da alkatetzako taldea. MozioakErrausketa hondakinak tratatzeko eredu gisa eta Olatzagutiko porlandegian hondakinak erretzearen kontra azaldu zen Etxarri Aranazko Udala. Bilduk alde bozkatu zuen, NaBai abstenitu zen eta PPren kontra bozkatu zuen. Bestalde, Etxarri Aranazko Udalak Sakanak bizi duen okupazio militarra (maniobrak) eta poliziala (kontrolak, jarrera bortitz eta arroak...) salatu zuen. Herritar gehiengoa desmilitarizazioaren alde dagoela eta "militar eta polizien indar erakustaldirik" udalak ez duela onartuko adierazi du. Herritarrak "horrelako gehiegikeriak mobilizazioen bidez salatzera eta desmilitarizazioaren aldeko lana indartzera" animatu zituen. Bilduren eta NaBairen aldeko bozekin eta PPren kontrakoarekin. Azken horrek, segurtasun indarrak babestea eskatu zuen, "haien egitekoa ezinbestekoa baita".Altsasuko Udalaren kasuan gertatu zen moduan, mozioa Nafarroako Parlamentura iritsi zen eta aurka egin zuen (UPN, PSN eta PPN batetik eta NaBai, Bildu eta I-E bestetik). Etxarri Aranatzen zerbitzua eskaintzen dute guardia zibil eta foruzainei "elkartasuna eta babesa" azaldu zien Parlamentuak. "Herritarren eskubideak betetzearen berme dira estatuko segurtasun indarrak, eta haien lana nabarmendu behar da". Nafar gehienak herrialdea EAEtik banatua nahi duela eta Etxarri Aranazko Udalak hori ez duela errespetatzen esan dute Parlamentuko adierazpen