Nazabal eta Mugertza II aurrez aurre

Guaixe 2012ko irailaren 14a

Etxarriko aizkolariak eta Mugertza II.ak indarrak neurtuko dituzte bihar, 18:00etan, Udondo-Leioan. Norgehiagoka interesgarria izanen da, Ugaitz gazteak puntuak behar baititu hiruko finalera sailkatu ahal izateko. Orain arteko hiru lehiak irabazi ondoren, Floren Nazabal sailkapeneko bigarren postuan dago. Joan zen larunbatean ordura arte norgehiagoka guztiak irabazi zituen Unai Otaño hartu zuen mendean, Urdulizen. Hala ere, etxarriarrak ez zion lehen postua kendu. Otaño liderra da 9 punturekin eta Nazabal bigarrena da 6 punturekin.