Hasiera txarra

Guaixe 2012ko irailaren 17a

Etxarriko futbol taldeak ez zuen garaipena lortu Amigoren aurka. Partiduko lehen denboran, sakandarrak eta bisitariak zelai erdian neurtu zituzten indarrak, 30. minutuan Amigo taldea aurreratu zen arte. Bigarren denboran, Etxarriarrak gogotsu atera ziren zelaira, baina ez ziren aurkarien atea zulatzeko gai izan. Amigo taldeak, berriz, ongi aukeratu zuen aukera bakarra, eta 86. minutuan bigarren gola sartu zuen penaltiz.San Juan taldea da denboraldiko lehen liderra, puntu batekin. Etxarriarrak 13. postuan daude, punturik gabe.Larunbatean Altsasuko zelaia bisitatuko dute. Altsasuarrek ere ez dute punturik, lehen jardunaldian atsedena izan dutelako herriko festengatik. Ea nor gailentzen den sakandarren arteko derbyan.