Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hirugarren urtez jarraian, Etxarriko abesbatza eta Etorkizuna eskolako dantzariak elkarrekin aterako dira plazara. Etxarriko eta Burundar txistulariekin batera ikuskizun alaia eskainiko dute. Dantza eta musika ikuskizunean euskal folklore aberatsean oinarritutako melodiak eta erritmoak nagusituko dira, haietako asko ezagunak: Agurra, Momotxorroen dantza, Axuri beltza, alborada... Musikariak eta dantzariak txandaka ariko dira, baina zenbait abestitan bat eginen dute, zuzeneko musika eta dantza elkarren osagarri.Eguraldiak laguntzen badu, aurreko urtetan bezala, herriko musikari eta dantzariek giro ederra jarriko dute plazan.