Nazabal Etxarriko finalera

Guaixe 2012ko irailaren 24a

Floren Nazabalek Nafarroako I. mailako Aizkora txapelketako finalerako txartela lortu zuen atzo Uharte-Iruñean. Kanporaketan zortzi aizkolari lehiatu ziren nor baino nor: Nazabal, Donato Larretxea, Jon Rekondo, Antonio Senosiain, Ander Erasun, Juan Jose Lopez, Aitor Senosiain, Oihan Larretxea eta Julen Kañamares. Bakoitzak bi kanaerdi, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu behar zuten. Nazabal proba guztietan gailendu zen, eta hortaz, arazorik gabe, heldu den astean Etxarrin jokatuko den final handira sailkatu zen. Harekin batera, Donato Larretxea, Jon Rekondo, Antonio Senosiain eta Ander Erasun sailkatu ziren. Juanjo Erdozia etxarriarrak ere parte hartzeko aukera zuen, baina kanporaketaren aurrekin jakinarazi zuen ez zela agertuko. Hortaz, zuzenean maila galdu du. Berarekin batera, kanporaketan azken postuan sailkatu zen Julen Kañamares jaitsi da bigarren mailara. Finala Etxarriko ferietanNafarroako I. mailako Aizkora txapelketako finala lastailaren 7an, 13:00etan, jokatuko da Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan. Floren Nazabalek etxean txapela janzteko aukera izanen du.