Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gorka Verdugok hirugarrena izan da Piemonteko Giroan (Italia), Uran eta Paoliniren atzetik. Fassono eta Biella batzen zituen 188 kilometroko etapa gogorra azkeneko portuan erabaki da. % 6ko desnibela zuen 6 kilometroko Favaro maldan gora ihes egin zuten Uranek eta Verdugok, Betancur, Santambrogio, Henao eta Paolini atzean utziz. Azken hori bikora iristeko gai izan da. Helmugan Uran izan zen azkarrena, Paolini eta Verdogori 6 segundo atereaz. Gorka Gerrikagoitiak, Euskaltel-Euskadiko kirol-zuzendariak, taldeak emandako maila eta, bereziki, Verdugorena azpimarratu ditu. Piemonten lehian ibili den zortzikoak Lombardiarako bidea hartuko du larunbatean, txirrindulari lasterketa klasikoenetakoan lehiatzeko. Samuel Sanchezek, Igor Antonek eta Nievek ongi ezagutzen dute lasterketa, eta Gorka Verdugo Espainiako Itzulitik erakusten ari den maila kontuan hartuta, taldea sendoa daramatela esan behar. Ea emaitza horrelakoa den.