Oiarbide laugarrena

Guaixe 2012ko urriaren 1a

Nafarroako Harri Jasotze Txapelketa1.Unai Bertiz (Sunbilla): Guztira 6.125 kilo (54 jasoaldi)4.Aitor Oiarbide (Etxarri Aranatz) Guztira 4.550 kilo (40 jasoaldi)Igantzik Nafarroako Harri Jasotze Txapelketa hartu zuen igandean. Bost harri jasotzaile lehiatu ziren: Josetxo Urrutia leitzarra (35 urte), Xabier Ariztegi Santxin etxalartarra (30 urte), Unai Bertiz sunbillarra (27 urte), Xabier Igoa aldaztarra (43 urte), eta Aitor Oiarbide etxarriarra (19 urte). Harri jasotzaile bakoitzak bi minutuko saioa egin zuen hiru harriekin: 125 kiloko zilindroa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola. Unai Bertizek hiru harriekin atera zien aldea gainontzekoei, Nafarroako txapela merezimendu osoz jantziz. Hala ere ez zuen bere iazko marka hobetu. Guztira 6.125 kilo jaso zituen sunbillarrak 54 altxaldietan. 537,5 kiloko aldea atera zion Josetxo Urrutia bigarrenari. Aitor Oiarbide etxarriarra probako gazteena izan zen, alde handiz, eta maila polita eman zuen. Laugarren postuan sailkatu zen, 40 altxaldietan guztira 4.550 kilo jaso eta gero. 16 jasoaldi egin zizkion 125eko zilindroari, 12 jasoaldi 112,5eko kuboari eta 12 jasoaldi 100eko bolari.