Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean emanen dute jendaurrean Etxarri Aranatz, beste 700 urte baietz! herri antzerkia. Salgai jarritako sarrera guztiak saldu dira. Etxarri 2012 ekimenak jakinarazi duenez, ostegunean, 16:30ean beste 20 sarrera jarriko dira salgai Kaxeta liburu-dendan. Pertsona bakoitzak bina sarrera erosteko aukera izanen du. Horretaz gain, ostiralean bertan, 20:00etatik 21:00etara, frontoian zutikako 60 sarrera jarriko dira salgai. Guztiak ere 10 eurotan.