Hirigintza plan berria egiteko gonbitea

Guaixe 2012ko urriaren 4a

Etxarri Aranazko Udalak hirigintza plan berria egiteko prozesua hasi du. Hura prestatzen parte hartu nahi duten etxarriarrek Hirigintza Batzordean parte hartzeko aukera dute. Alde teknikoaz LUA arkitekto taldea arduratuko da. Aurreko urtean udalak Hirigintza planaren diagnosia egin zuen, eta ondorioztatu zuen aldaketak eta hobekuntzak egin behar zirela, "hirigintza kudeaketa txukun eta argi baten mesedetan". 2012 eta 2013 urteen artean eginen da plan berria. LUAkoek aurreneko zirriborroa abendurako izan dezakete. Aurtengo aurrekontua 13.570 eurokoa da.