Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herrira mugimenduak ferietako larunbatean, arratsaldez, presoen aldeko ekimena egin zuen. Euskal presoen Euskal Herriratzea eta gaixotasun larriak dituzten presoak lehenbailehen askatzea aldarrikatu zuen Herrirak. Horrekin batera, espetxe politika aldatzea ere eskatu zuen. Guztia irudikatzeko, aurreko urteetan bezala, plaza inguratzen zuen giza katea egin zen eta hainbat pankarta jarri ziren. Larunbat arratsaldean Etxarrira etorri zen PPko zinegotzi Juan Antonio Extremera. Berarekin batera herrian izan ziren Uharte Arakilen eta Olatzagutian zinegotzi diren José Ramón Román eta Oscar Alvarez, baita Nafarrroako popularren zuzendaritzako Mari Luz Moraza ere.Popularrek feriak "propaganda eta ideologia helburuekin" erabiltzea salatu dute eta gaineratu "topaketa eta batasun festa" izan beharko luketela. Etxarriar guztiak pankarta eta karteletan jartzen denarekin bat ez datozela adierazi zuen Extremerak. Propaganda politikoa ezabatzen ahaleginduko direla esan zuen popularrak.